Sopelako 58 establezimenduk bat egin dabe Aktibatu Klik Sopela tokiko konsumo-bonuen kanpaineagaz.
Udalerriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean konsumoari buruzko kontzientziazinoa indartzeko, herritar izatearen harrotasuna sustatzeko eta bisitarien targetaren pertzepzinoa handitzeko sortutako tresnea da.
Sopela Zabalik establezimendu-gidako artikuluak eta erreportajeak batzen dituan argitalpen-aldizkaria da. Pro bersino bat izango dau, enpresen topagune legez balioko dauena.
Kanpainea markesinetan zein sare sozialetan zabalduko da eta Udalak parte-hartzaileen eskura ipiniko ditu establezimenduetan inketako biniloak.
Josu Landaluze Sopelako Udaleko Alkateak eta Teresa Fernandez Enplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko zinegotziak aurkeztu dabe kanpainea.
Sopelako 58 establezimenduk bat egin dabe Aktibatu Klik Sopela tokiko konsumo-bonuen kanpaineagaz
Aktibatu Klik Sopela tokiko konsumo-bonuen kanpainara atxikitzeko epea amaitu ondoren, Sopelako Udalak jakinarazo dau guztira Sopelako 58 merkataritza, ostalaritza eta enpresa-establezimenduk bat egin dabela abenduaren 18tik zezeilaren 28ra bitartean egingo dan kanpaineagaz.
Atxikitako saltokiek abenduaren 15etik 17ra jaso ahal izango ditue bonuak, 9:00etatik 13:30era, Sopelako udaletxean. Bonuakaz batera kanpainea identifiketako kartela eta jarraibideen orria emongo jakez.
Udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izandako eta izango diran sektoreak bizibarritzeko asmoz, Sopelako Udalak 8.635 bonu jarriko ditu zirkulazinoan (lehenengo edizinoan baino 1.889 gehiago). Gitxienez 20 eta 40 euroko erosketea egin ezkero, 5 eta 10 euroko deskontu-bonua erabili ahal izango da, hurranez hurran.
ITURRIA: BIZKAIE!